INSKRIPZIOA ITXITALehiakideakZuzendari ez-profesionalak, industria zinematografikoan ospetsuak ez diren zinegile ez-profesionalak. Gaia Librea. Iraupena Gehienez 30 minutukoa izan behar du. Inskripzioa 2019ko abuztuaren 25era arte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkeztu ditzake, beti ere, aurretik lehiaketa honetara film horiek aurkeztu ez badira. Lehiaketan parte hartzeak, erreprodukzio eskubideak lagatzea dakar, zinemaldiak iraun artean. Hizkuntza Filmak soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat ez bada (euskara edo gaztelera), azpitituluak eduki behar ditu, aipatutako bi hizkuntza horietako batean. Bidalketa
Laburmetraiak bidaltzeko bi era daude:
Clickforfestivals.com web orrialderen bidez
Edo inskripzio-orriaren bidez, laburmetraia vimeo.com web-orrialdean ikusteko eta deskargatzeko lotura eta pasahitza barne betez. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan. urriazinema@gmail.com Hautaketa Obren hautaketa zein emanaldien programa batzorde batek egingo du. Batzorde horrek aurretik parte hartzen duten film guztiak ikusiko ditu. Epaimahaia Zinearekin eta arte, letra eta informazio arloekin zerikusirik duten pertsonek eratuko dute.
Emanaldiak* Sekzio ofizialaren emanaldiak Zalla zine-antzokian izango dira 2019ko azaroaren 18tik 23ra. * URRIA ZINEMA kontu handiz arituko da emanaldietan, hala ere, ez da egon ahal diren ustekabeen erantzule egiten. Erabakia Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Lehiakideei idatziz jakinaraziko zaie. Sariak eman gabe gera daitezke. Epaimahaiak aipamen bereziak eman ditzake. Sariak
Dolmena eta 800 € Enkarzineren laburmetrai onenari* Dolmena eta 400 € fikzio laburmetrai onenari Dolmena eta 400 € dokumental laburmetrai onenari Dolmena eta 400 € animazio laburmetrai onenari Dolmena eta 250 € Enkarterriko laburmetrai onenari Dolmena eta 250 € publikoaren Sari Bereziari** *Irabazten duen lanak bakarrik Enkarterriko laburmetraia onenarentzako saria irabazi ahal izango du. **Sari hau jasotzeko aukera izango dute Atal Ofizialean azaroaren 18tik 22ra proiektatutako film guztiek. GARRANTZITSUA: Sari ekonomikoa jasotzeko ezinbestekoa da sariduna edota ordezkari bat egotea amaierako jardunaldiko sari banaketan, azaroaren 23an. Beharrezkoa izatekotan saridunei ostatua eta bidaiarako dieta bat ordainduko zaizkie. Erabaki hau ez da arrazoi ekonomikoak direla eta hartzen Enkarzineren helburuetariko bat betetzearren baizik, hau da, laburmetraigileak batzeko eta elkarrekin ezagutarazteko. Klausura 2019ko azaroaren 23an, larunbata. Sari banaketa eta saritutako filmeen emanaldia.
|
|