Lehiaketaren historia

2001 urtean, Zallako herrian, “Encartaciones” Amateur Zine eta Bideo Lehiaketaren hogeigarren edizioa ospatu egin zen. Lehiaketa honen jatorria eta ezaugarriak esagutu nahi dituzuentzat hona hemen datu batzuk.

1979an, Zallan egindako lehen amateur zine lanen egileek, URRIA taldea osatu egin zuten. 1980an URRIA taldeak lehenengo “Muestra de Cine Amateur en Super 8” antolatu zuen. Hiru urte iraun zituen eta 1984an erakusketa zen ekitaldia lehiaketa bilakatu zen.

Bizkaiko Foru Aldundia eta “Asociación Cultural de las Encartaciones” izan ziren laguntazileak eta urtero Enkarterriko herri batean egitea erabaki egin zen. “Asociación Cultural de las Encartaciones” izan zen idei hau bultzatu zuena.

Hiru urtez egin zen herri aldaketa hori eta 1987 “URRIA” taldeak hartu behar izan zuen antolakuntzaren arduradura eta lehiaketa Zallan finkatu zen. Hala ere, amateur zinea bultzatzeko nahiaz, eta 1991 arte, lehiaketaren emanaldiak Enkarterriko herri batzuetan antolatzen ziren eta azken jardunaldia eta sari banaketa Zallan. Gaur egun bai emanaldiak, bai azken jardunaldia eta sari banaketa Zallan bakarrik egiten dira.

Super 8 izan da formato bakarra lehiaketan urte azko baina bembora pasa ahala ikusentzuteko munduak gauzak aldatzen dira eta bideoaren agerpenak izugarrizko indarra izan zuen. Hori zela eta 1998an VHS formatoa onartu egin zen lehiaketan.

Bai kartelen, bai urtero banatzen diren sarien, lehiaketaren lagunak diren bi artistak egiten dituzte. Gainera artista hauen lanak bakarrak dira.

Gaur egun, Urria Zinemak lehiaketa antolatzeko dauzkan diru-laguntzak Zallako Udalak eta Bizkaiko foru Aldundiak ematen dituzte. BBK-k kartelak, lehiaketaren oinarriak eta esku-programak egiten ditu. Eroski, Bar El Balcon, Pub Iris, Pub Giroa eta Oreka Antzokiak lehiaketaren prestakuntzan hartzen dute parte era dezberdinetan.

Aurtengo lehiaketaz gehiago jakin nahi baduzu zoaz “Lehiaketaren Oinarriak” ikuztera.