42 ENKARZINE


INSKRIPZIOA ITXITA 


ARAUTEGIA

Lehiakideak

Zuzendari ez-profesionalak, industria zinematografikoan ospetsuak ez diren zinegile ez-profesionalak.

Gaia

Librea.

Iraupena

Gehienez 30 minutukoa izan behar du.

Inskripzioa

2022ko abuztuaren 21era arte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkeztu ditzake, beti ere, aurretik lehiaketa honetara film horiek aurkeztu ez badira. Lehiaketan parte hartzeak, erreprodukzio eskubideak lagatzea dakar, zinemaldiak iraun artean.

Hizkuntza

Filmak soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat ez bada (euskara edo gaztelera), azpitituluak eduki behar ditu, aipatutako bi hizkuntza horietako batean.

Bidalketa

Laburmetraiak bidaltzeko bi era daude:

Clickforfestivals.com web orrialderen bidez

Edo inskripzio-orriaren bidez, laburmetraia vimeo.com web-orrialdean ikusteko eta deskargatzeko lotura eta pasahitza barne betez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan.

urriazinema@gmail.com

Hautaketa

Obren hautaketa zein emanaldien programa batzorde batek egingo du. Batzorde horrek  aurretik parte hartzen duten film guztiak ikusiko ditu.

Epaimahaia

Zinearekin eta arte, letra eta informazio arloekin zerikusirik duten pertsonek eratuko dute.

Emanaldiak*

Sekzio ofizialaren emanaldiak Zalla zine-antzokian izango dira 2022ko azaroaren 21etik 25era.

* URRIA ZINEMA kontu handiz arituko da emanaldietan, hala ere, ez da egon ahal diren ustekabeen erantzule egiten.

Erabakia

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Lehiakideei idatziz jakinaraziko zaie. Sariak eman gabe gera daitezke.

Epaimahaiak aipamen bereziak eman ditzake.

Sariak

Dolmena eta 800 € Enkarzineren laburmetrai onenari*

Dolmena eta 400 € fikzio laburmetrai onenari

Dolmena eta 400 € dokumental laburmetrai onenari

Dolmena eta 400 € animazio laburmetrai onenari

Dolmena eta 250 € Enkarterriko laburmetrai onenari

Dolmena eta 250 € publikoaren Sari Bereziari**

Irabazleek beren gain hartu beharko dituzte, lege fiskalen aginduz, kontzeptu horrengatik ordaindu edo atxiki beharreko kopuruak.

*Irabazten duen lanak bakarrik Enkarterriko laburmetraia onenarentzako saria irabazi ahal izango du.

**Sari hau jasotzeko aukera izango dute Atal Ofizialean azaroaren 20tik 24ra proiektatutako film guztiek.

GARRANTZITSUA: Sari ekonomikoa jasotzeko ezinbestekoa da sariduna edota ordezkari bat egotea  amaierako jardunaldiko sari banaketan,  azaroaren 25ean. Beharrezkoa izatekotan saridunei ostatua eta bidaiarako dieta  bat ordainduko zaizkie. Erabaki hau ez da arrazoi ekonomikoak direla eta hartzen Enkarzineren helburuetariko bat betetzearren baizik, hau da, laburmetraigileak batzeko eta elkarrekin ezagutarazteko.

Klausura

2023ko azaroaren 25ean, larunbata. Sari banaketa eta saritutako filmeen emanaldia.