Urria Zinema


1979an, Zalla (Bizkaia) herriko hainbat zinemazalek, geure Super8-z egindako lanak ezaguarazteko eta era berean ikus-entzute munduan interesa daukaten guztien artean topagune bat finkatzearren biltzea erabaki genuen. Autatutako izena "Grupo Urria de Cine Amateur" izan zen eta 2000 urtean aldatu "Urria Zinema, zine eta bideo taldea" izateko.

Kultur elkarte bezala, amateur zinea egitea eta bultzatzea izan da gure xedea. Helburu hori hasieratik argi eta garbi geneukala urte mordo hauetan ekitaldiak asko eta era askotakoak izan dira: laburmetraiak egitea, emanaldiak antolatzea eta hitzaldiak prestatzea besteak beste. Baina inolako zalantzarik gabe garratzitsuena "Encartaciones amateur zine eta bideo lehiaketa" izan da.

Gaur egun 1979an bildu zigun izpirituaz jarraitzen dugu lanean eta amateur zinea bultzatzeko prest dagoen jende guztiari gure proiektuan lan egiteko gonbidapena luzatezen diogu.