44 ENKARZINE
ARAUTEGIA
Lehiakideak
Zuzendari ez-profesionalak, industria zinematografikoan ospetsuak ez diren zinegile ez-profesionalak.
Gaia
Librea.
Iraupena
Gehienez 30 minutukoa izan behar du.
Inskripzioa
2025eko abuztuaren 24ra arte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkeztu ditzake, beti ere, aurretik lehiaketa honetara film horiek aurkeztu ez badira. Lehiaketan parte hartzeak, erreprodukzio eskubideak lagatzea dakar, zinemaldiak iraun artean.
Hizkuntza
Filmak soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat ez bada (euskara edo gaztelera), azpitituluak eduki behar ditu, aipatutako bi hizkuntza horietako batean.
Bidalketa
Laburmetraiak bidaltzeko bi era daude:
Clickforfestivals.com web orrialderen bidez
Edo inskripzio-orriaren bidez, laburmetraia vimeo.com web-orrialdean ikusteko eta deskargatzeko lotura eta pasahitza barne betez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan.
urriazinema@gmail.com
Hautaketa
Obren hautaketa zein emanaldien programa batzorde batek egingo du. Batzorde horrek aurretik parte hartzen duten film guztiak ikusiko ditu.
Epaimahaia
Zinearekin eta arte, letra eta informazio arloekin zerikusirik duten pertsonek eratuko dute.
Epaimahai Gaztea 18 eta 29 urte bitarteko gazte boluntarioek osatuko dute.
Emanaldiak*
Sekzio ofizialaren emanaldiak Zalla zine-antzokian izango dira 2025ko azaroaren 24tik 29ra.
* URRIA ZINEMA kontu handiz arituko da emanaldietan, hala ere, ez da egon ahal diren ustekabeen erantzule egiten.
Erabakia
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Lehiakideei idatziz jakinaraziko zaie. Sariak eman gabe gera daitezke.
Epaimahaiak aipamen bereziak eman ditzake.
Sariak
Enkarzineren Sari Nagusia laburmetrai onenari eta 800 €*
Dolmena eta 400 € fikzio laburmetrai onenari
Dolmena eta 400 € dokumental laburmetrai onenari
Dolmena eta 400 € animazio laburmetrai onenari
Dolmena eta 400 €, Epaimahai Gaztearen saria film labur onenari. EITB SARIA
Dolmena eta 250 € Enkarterriko laburmetrai onenari
Dolmena eta 250 € publikoaren Sari Bereziari**
Irabazleek beren gain hartu beharko dituzte, lege fiskalen aginduz, kontzeptu horrengatik ordaindu edo atxiki beharreko kopuruak.
*Irabazten duen lanak bakarrik Enkarterriko laburmetraia onenarentzako saria irabazi ahal izango du.
**Sari hau jasotzeko aukera izango dute Atal Ofizialean azaroaren 24etik 28ra proiektatutako film guztiek.
GARRANTZITSUA: Sari ekonomikoa jasotzeko ezinbestekoa da sariduna edota ordezkari bat egotea amaierako jardunaldiko sari banaketan, azaroaren 30ean. Beharrezkoa izatekotan saridunei ostatua eta bidaiarako dieta bat ordainduko zaizkie. Erabaki hau ez da arrazoi ekonomikoak direla eta hartzen Enkarzineren helburuetariko bat betetzearren baizik, hau da, laburmetraigileak batzeko eta elkarrekin ezagutarazteko.
Klausura
2025ko azaroaren 29ean, larunbata. Sari banaketa eta saritutako filmeen emanaldia.